Bertso-saio literarioa (Irakurketa feminista) (2) (Altzo, 2021-06-12) (29'58'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021ko eka. 22a, 22:27

Tolosaldeko Irakurketa Feminista Taldeen I. Topaketa egin da Altzon. Goizean irakurketa feministak konpartitu eta trukatu dituzte. Bazkalondoan bertso-saio literarioa burutu da Alberdi, Amuriza eta Labaka bertsolariekin, Kattalin Miner idazlearen gidaritzapean.

Bigarren bideo honen laburpena doakizu segidan. 1- Ane Labaka. “Algara mutilatuak” deitutako liburua atera berri du Labakak, umorea aztergai duela besteak beste. Enbeitaren zita bat ekarri dio Minerrek: bertsolaritza sormen prekarioa da, burura datorrena bota behar baita. Norberaren memoriak baldin badauzka hiru kaxoi, joan daiteke 3. kaxoira baina bat batean ari denean, lehen kaxoitik ari ohi da. Zein da Aneren lehen kaxoia? 2- Uxue Alberdi. Jolas bat proposatu dio Minerrek: gizonezkoek euskal idazle emakumeen liburuei egiten dizkieten kritikak kritikatzea. 3- Amuriza eta Labaka. Labaka idazle kontsagratua da, Euskadi Saria irabazitakoa. Ez du gehiegi atsegin irakurle taldeetara joatea. Irakurketa feministak direla eta gonbidatu egin dute. Joan da eta panba! Gizona, Miren! Itauntzeko prest! 4- Alberdi eta Amuriza. Mirenek liburu bat idatzi behar du. Badaki euskal literaturak baduela hutsune handi bat: sexu eszena lesbikoak. Uxuerekin egin du zita eta gau ederra pasa dute. Gero, ordea, Mirenek ez dio kasurik egin. Liburua argitaratu duela jakin duenean, hor joan da aurkezpenera. Liburua hartu du eta hara non gau hartan pasatako guztiak ezagunak egin zaizkion. Galderen txanda da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!