Bertso-saio literarioa (Irakurketa feminista) (1) (Altzo, 2021-06-12) (33'47'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko ekainaren 21a

Tolosaldeko Irakurketa Feminista Taldeen I. Topaketa egin da Altzon. Goizean irakurketa feministak konpartitu eta trukatu dituzte. Bazkalondoan bertso-saio literarioa burutu da Alberdi, Amuriza eta Labaka bertsolariekin, Kattalin Miner idazlearen gidaritzapean.

Bideo honetan ikus-entzun daitekeenaren laburpena doa segidan.

  1. Hirurak. Bertsolariak dira, baita idazle ere. Denek ez dute berdin idazten edo berdinetik. Zer da idaztea?
  2. Amuriza eta Labaka. Zein dira gizonen gaiak? Zein da poesia, literatura maskulinoa? Zertaz idazten dute gizonek?
  3. Alberdi eta Labaka. Anek tinderra instalatu zuen. Izan ditu hainbat zita baina aspergarri egin zaizkio. Bere deskribapena aldatu egin du. Lehen jartzen zuen: mendia, zerbeza batzuk eta parreak. Eta orain, zera idatzi du: irakurzalea, liburu arteko xomorroa. Uxueren zita berezi bat topatu du Google-n.
  4. Miren eta Uxue. Miren lehen liburua idazten ari den neska gazte freskuraz betea da. Bera baino helduago den gizon editorea, esperientziaz betea dena tokatu zaio alboan, publikoak zer nahi duen eta zer ez esango diona. Uxue da editore hori.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!