II. Pello Errota Sariketa-Finala (3) (Asteasu, 2020-12-27) (31'10'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko urtarrilaren 11

Kartzelako gaiari segida ematen dio Erika Lagomak hirugarren bideo honetan. Lagoma ludopata da. Apustuetara engantxatuta egon da baina errekuperatu da. Langabezian aurkitzen da eta apustu-etxe batean lan egiteko proposamena heldu zaio. Unai Mendizabalentzako gaia: pertsona berberak kobratu dio beti herriko supermerkatuan. Gaur makina automatiko bat aurkitu du haren ordez.

Jon Martin irakaslea da 6. mailan. Jolastorduko garaian ikasle bat gelan gelditzen da bakar-bakarrik. Amaia Iturriotz ludopata da. Apustuetara engantxatuta egon da baina errekuperatu da. Langabezian aurkitzen da eta apustu-etxe batean lan egiteko proposamena heldu zaio. Iñigo Izagirreri pertsona berberak kobratu dio beti herriko supermerkatuan. Gaur makina automatiko bat aurkitu du haren ordez. Sailkapena: Amaia Iturriotz Etxaniz txapeldun (269,5 puntu). Txapeldunorde: Jon Martin Etxebeste (258 puntu). Hirugarren, Iñigo Izagirre Urteaga (252,5 puntu). Laugarren, Unai Mendizabal Jauregi (248 puntu). Bosgarren, Erika Lagoma Pombar (236,5 puntu). Seigarren, Izarne Zelaia Arratibel (224 puntu). Bertso onenari ematen zaio Mikaela Elizegi Saria, Iñigo Izagirrerentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!