8ko handian kantatzeari ekin diote Zelaia eta Lagomak. Biak euskaraz bizi dira nagusiki. Erdaraz egitea egokitzen zaienean Zelaiak gaizki pasatzen du, Lagomak ez. Mendizabal eta Martin 12 urteko gaztetxoen entrenatzaileak dira. COVID 19a dela-eta, Unaik entrenamenduekin jarraitu nahi du; Jonek ez. Amaiak eta Iñigok 5 urteko alaba dute. 2021 urteko egutegian euren alabaren argazki bat ipini dute gurasoen baimenik gabe. Amaia gustura dago baina Iñigori ez dio graziarik egin. 8ko txikiaren txanda da. Lagoma lanetik etxepera heldu denean, giltzak etxe barruan utzi dituela konturatu da. Mendizabal sarrailagileari deitu dio eta honek erran dio, lau t’erdiko pilotako finala ikusten ari dela eta bi ordu baino lehen ez dela iritsiko. Izagirre politikaria da eta Zelaia bere aholkularia. Hitzaldi guztiak Zelaiak idazten ditu baina Izagirrek gizartean duen onarpenak behera egin du. Martinek eta Iturriotzek enpresa bereko harreran egiten dute lan. Martinek juxtuko elkarrizketak izan ohi ditu bezeroekin; Amaiak, ordea, luze hitz egiten die. Honaino lehen bideoak eman duena.