II. Pello Errota Sariketa-Finala (2) (Asteasu, 2020-12-27) (36'28'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko urtarrilaren 7a

Bigarren bideo honetan puntu-erantzunen txandari ematen zaio hasiera. Bertsolari bakoitzak 3 punturi erantzun die. Sei puntuko motza dator atzetik. Martin aitona eta Zelaia, biloba. Memoria historikoaren erakusketa batera joan dira biak. Aitonak bilobari esan dio barrenak nahastu zaizkiola eta ezin duela erakusketa ikusten jarraitu.

Lagoma eta Iturriotz ahizpak dira. Ia urtebete pasa da euren anaia desagertu zela Zaldibarko zabortegian. Iturriotzek Lagomari esan dio bilaketa aktiboa amaitzeko garaia dela. Aita-semeak dira Mendizabal eta Izagirre. Orain arte pasilloko argia piztuta lo egin izan du Izagirrek. Gaur esan dio aitari ez duela behar argirik lotarako. Segidan kartzelako gaiari kantatu diote bertsolariek bakarka. Zelaia irakaslea da 6. Mailan. Jolastorduko garaian ikasle bat gelan gelditzen da bakar-bakarrik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!