Joni “presidente” izatea egokitu zaio apirilaren 28ko hauteskundeetan. Gainera San Telmoak dira Zumaian. Jonek sobretxoak sartzen jardun beharko du baina Maialen ez da kontaketa horrekin fidatzen. Arrantzale gisa jantzita joango ote da Jon, mahaira? Maialenek bertso-saioa dauka Getarian egun horretan. Igual juango omen zaio bisita egitera. Eta hori egiten badu, bertsoa botako diola agindu dio Jonek. Baina Lizartzan ere norbaitek egon beharko du mahaian. Eta zerrendan doazenak? Eserlekuetatik jaiki eta afaldarrak zirikatzen ibili dira bertsolariak. Erronda hori egin ostean puntutan aritu dira biak, eta azkenik, amaierako agurra.