Lizartzako Txirrita Elkarteak bertso-afaria antolatu du eta lan hori burutzera Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolariak gonbidatu dituzte, iazko bertsolari berberak. Elkartea lepo bete da eta… arrain, haragi eta abarrez ongi hornitu ostean ekin diote bertsolariek. Bi saio burutu dituzte, eta denera bi ordu pasatxo aritu dira jendearen belarriak gozatzen.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?