Bertso-afaria (Maialen Lujanbio-Jon Maia) (2) (Lizartza, 2019-04-06) (41'44'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko apirilaren 19a

Lizartzako Txirrita Elkarteak bertso-afaria antolatu du eta lan hori burutzera Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolariak gonbidatu dituzte, iazko bertsolari berberak. Elkartea lepo bete da eta… arrain, haragi eta abarrez ongi hornitu ostean ekin diote bertsolariek. Bi saio burutu dituzte, eta denera bi ordu pasatxo aritu dira jendearen belarriak gozatzen.

Jon Maiak “Hezurbeltzak” deituriko proiektua landu du beste bi musikarirekin batera, baita diska argitaratu ere. Diskan datorren “Belarrimotzak” kanta entzun ondoren, zein mezu zabaldu nahi duten galdegin dio Lujanbiok Maiari. Segidan, ezkutuko hitzak asmatzen jardun dute, bi bakoitzak: Jon Maia, txapela, morea eta erre. Hemendik aurrera, euren kasa jardun dute bertsolariek. Hauteskundeak datoz eta gai horren inguruan egin dute saiotxo bat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!