Altzoko Saninazio Jaiak 2018

Joseba Tapia kontzertuan (3) 'Anbototik Gorbeara' (Altzo, 2018-07-21) (4'17'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko abuztuaren 27a

Joseba Tapiak kontzertua eman du soinu txikiaz lagunduta. Bere ibilbide artistikoari errepaso on bat eman dio kontzertuan, azalpen eta guzti. Altzo herriarekin izan duen lotura hizpide hartuta, poliki-poliki sartu da emankizunean.

Xabier Amurizak kopla zaharrak bildu ez ezik sortu ere sortzen zituen lehengo era zaharrean. Tapia eta Leturia liluratuta egoten ziren haren koplekin. Hirugarren eta azken bideo honetan, ‘Anbototik Gorbeara’ kopla sailekoak datoz Tapiaren ahotsean, trebetasun eta dotoreziaz emanak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!