Altzoko Saninazio Jaiak 2018

Joseba Tapia kontzertuan (1)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko uztailaren 25a

Joseba Tapiak kontzertua eman du soinu txikiaz lagunduta. Bere ibilbide artistikoari errepaso on bat eman dio kontzertuan, azalpen eta guzti. Altzo herriarekin izan duen lotura hizpide hartuta, poliki-poliki sartu da emankizunean.

Bere erreferentzi nagusiak Laja eta Epelde zirela aitortu du. Kontzertua testuen arabera antolatu duela esan du. Testuetan ez zutela maila handirik eman  eta horregatik jo zutela bertsolari eta idazleengana adierazi du Josebak. Xabier Amuriza testugile eta erreferentzi garrantzitsutzat dauka Tapiak. Laja eta bere garaikoen trikitixa oinarrian, Amurizak egindako kopla bildumatik tiraka eskaini du lehen pieza. Betiko moduan, trebetasun eta dotorezia izugarria agertu du komunikatzaile gisa… kantuan eta soinua dantzatzen zer esanik ez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!