Altzoko Saninazio Jaiak 2018

'Joseba Tapia kontzertuan' (2)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko abuztuaren 13a

Joseba Tapiak kontzertua eman du soinu txikiaz lagunduta. Bere ibilbide artistikoari errepaso on bat eman dio kontzertuan, azalpen eta guzti. Altzo herriarekin izan duen lotura hizpide hartuta, poliki-poliki sartu da emankizunean.

Trikitixa Elkartetik Jabier Kaltzakorta markinarra, unibertsitateko irakasle, herri-literaturako aditu eta ikerlaria gonbidatu zuten. Koplaren inguruan emandako informazioa izugarria izan zen Tapiaren esanetan. Emakumeen esku omen zegoen koplak kantatzea. Beraz, emakumearen ahotsetik entzungo ditugu bideo honetan datozenak, trebetasun eta dotoreziaz Tapiak kantatzen eta soinua jotzen dakien moduan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!