Alain Rekondo zinezaleak hamabostean behin pelikula eta telesailen azterketa eta gomendioak ekarriko ditu gurera. Donostiako Zinemaldiaz aritu da aste honetako atalean, eta bertan ikusi dituen hainbat film proposatu ditu, tartean, Handia. Telesailetan, berriz, azken Emmy sarietan irabazle izan den The Handmaid’s Tale aipatu du, eta bukatzeko, Diarios de motocicleta filma gomendatu digu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?