Jan Tolosaldea Bideo Laburren Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Tolomendi 2019ko urr. 27a, 09:07

ZER DA JAN TOLOSALDEA?

Eskualdeko elikadura sistema iraunkora elkarlanean eraikitzea helburu duen egitasmo honek, etorkizuneko tokiko elikadura sistema bultzatu eta sustatu nahi du, Jan Tolosaldeak elikadura ona du oinarri. Ekoizpen modu egokien bidez ekoiztua izango dena, lanean ari direnen duintasuna mantenduko duena, eta, aspektu social, ekonomiko, kultural eta ingurumenarena kontuan hartuko dituena.

 

ZERTAN DATZA LEHIAKETAK?

Lehiaketaren helburua, Jan Tolosaldearen helburuekin bat eginaz, gazteen elikadura ohiturak ezagutu eta beraiengan eskualdean ekoiztutako produktuen kontsumoa sustatzea da. Hauen balio positiboak bultzatuz, bideo labur eta original bat egin beharko duzue.

Elikadura onaren sustapenerako, gizartearen sentsibilizaziorako eta publiko ororentzat baliagarri izatea nahi da. Gaia, Jan Tolosaldearen helburuekin bat eginez, elikadura eta bertako produktuen ekoizpen eta kontsumoa adieraztea da.

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Tolosaldeko 12-18 urte arteko gaztetxoek har dezakete parte lehiaketan, ikastetxeka, taldeka (gehienez 8 lagunekoa) nahiz banaka. Honetarako, oinarriekin ados egon eta onartuz gero, bideoak eta grabaketak jantolosaldea@gmail.com helbidera  bidali beharko dira.

Partaide guztiek bete behar dute www.ataria.eus web-orrian eskuragarri dagoen izen-emate dokumentua. Eremu guztiak nahitaez bete behar dira, eta horietako bat behar bezala betetzen ez bada, partaidea edo taldea lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea du antolakuntzak.

 

EPEAK

Parte hartzeko:

Lehiaketan parte hartzeko epea 2019ko urriaren 15etik azaroaren 10era, biak barne, bitarte izango da. Epez kanpo aurkeztutako bideo guztiak automatikoki geratuko dira lehiaketatik kanpo.

Bozketa fasea:

Publikoaren sarirako bozketa fasea jarriko da martxan. Hau 2019ko azaroaren 13tik  30era izango da www.ataria.eus webgunean horretarako jarritako gunean.

Saridunen jakinarazpena, azaroaren azken astean izango da.

Saridunak:

Saridunen izenak eta bideo irabazleak, 2019ko abenduaren 12/13an jakinaraziko dira, horretarako egingo den sari-banaketa ekitaldi batean. Sariak ondorengoak izango dira:

Guztira 4 sari egongo dira; 3 sari epaimahaiak aukeratuko ditu eta beste bat publikoak (ataria.eus-eko erabiltzaileak) erabakiko du:

– Epaimahaiak 3 sari emango ditu:

  • DBH 1-2: Kide guztientzat Zumardiako urteko bazkidetza eta ikastaro batean matrikula.
  • DBH 3-4: Kide guztientzat Zumardiako urteko bazkidetza eta bi ikastarotan matrikula.
  • BATX 1-2: Kide guztientzat Bizi Bizikik eskainitako abenturaz betetako asteburu pasa.

– Publikoaren saria: Bertako produktuekin osatutako otarra eta ekoizlearen ustiategira bisita.

 

BIDEOEN AURKEZPENA

Gehienez 3 minutu irauten duen bideo labur bat aurkeztu beharko dute lehiaketako partaideek, elikadura, lehen sektorea eta bertako produktuen kontsumoa gaiei buruzkoa, eta beti ere, euskaraz.

Bideoak originala eta beste inon erabili gabea izan behar du. Horretarako, partaideek (ikastetxea, taldea (8 gehienez), nahiz banaka) elementu artistikoak, musika, irudiak edo egoki deritzoten bestelako edozein erabil dezakete.

Bideoaren ezaugarriak:

  • Formatua: bideo laburrak kamera, mugikor, tablet… bidez grabatutakoak izan daitezke, originalak eta beste inon argitaratu gabeak.
  • Iraupena: Gehienez 3 minutu
  • Hizkuntza: Euskaraz

 

Bideo guztiak, Tolomendiren eta Tolosaldeko Atariaren webguneetan eta kanaletan jarri eta ikusgai izango dira.

 

BIDEO ADIBIDEA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!