Sariak

Ataria 2019ko urriaren 14a

Hauek izango dira JAN TOLOSALDEA bideo laburren lehiaketan parte hartzen dutenek lortu ditzaketen sariak.

Guztira 4 sari egongo dira; 3 sari epaimahaiak aukeratuko ditu eta beste bat publikoak (ataria.eus-eko erabiltzaileak) erabakiko du:

- Epaimahaiak 3 sari emango ditu:

  • DBH 1-2: Kide guztientzat Zumardiako urteko bazkidetza eta ikastaro batean matrikula.
  • DBH 3-4: Kide guztientzat Zumardiako urteko bazkidetza eta bi ikastarotan matrikula.
  • BATX 1-2: Kide guztientzat Bizi Bizikik eskainitako abenturaz betetako asteburu pasa.

- Publikoaren saria: Bertako produktuekin osatutako otarra eta ekoizlearen ustiategira bisita.

 

Ezaugarri aipagarriak dituztela eta bideo batzuek aipamen berezia merezi dutela uste bada, antolaketa-batzordeak haiei sari berezia emateko eskubidea du.

Sari-banaketa 2019ko abenduaren 12/13an izango da. Sari-banaketaren ekitaldian ikusgai jarriko dira bideo irabazleak, eta epaimahaikideek epaiaren berri emango dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!