Atzera joaz denboran, nork sinestaraziko zidan musikak duela transmititzen, hezitzen eta hazitzen. Musika berak irakatsi dit dela irakalse baita ikasle ere. Batzuetan dela bozgoragailu, besteetan bozeramaile.
Glaukoma. Isilik, gorderik dauden zerak abesten batzuetan. Planteatu ez diren gaiak planteatzen, oihartzun bihurtzen. Xuxurlatzen den horri hauspoa ematen besteetan, manifestaldia indartzen.
Badu zerbait berezia musikak. Akorde batzuen pean, hitz batzuen itzalean izkutatzen den mezua. Badu zerbait berezia Glaukomak. Oholtza gainean mikrofonoari aitortutako injustiziak, usteak, egiak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?