Partidak bi zati izan ohi ditu beti, lehen zatia eta bigarrena. Ostiraleko partida ere bi zati horietan banatuko genuke jokoari dagokionean. Lehen zatian jokoa kaotikoa izan zen, nahasia. Hala ere, lehen gola sartzea lortu zuen Lauburuk, markagailuan aurrea hartuz. Eskoriatzakoek ordea, berdintzea lortu zuten. Partida ero zegoen. Joko garbirik ez, baina, hala ere baloiaren nagusitasuna eta partidaren kontrola izan zuten etxekoak.
Bigarren zatiarekin etorri zen aldaketa. Joko ordenatuago bat egiten hasi zen Lauburuko lantaldea, are nagusiagoak izaten. Era honetara iritsi ziren golak, hiru hain zuzen. Markagailuan abantaila handitu ahala txikitu zen aurkaria eta lehen aldiz, Eskoriatzako taldea mendean hartzea lortu zuen Lauburuk