Batzuk eginez, beste batzuk egin ez

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Ibarra 2019ko maiatzaren 21a

Irakurri dugu Egunkari honetan EAJko hautagai Itziar Jauregiri egindako elkarrizketa eta bertan dio, besteak beste, ez duela nahi lo egiteko bakarrik den herri bat. Gogora ekarri beharko da bere garaian EAJk 700dik gora etxe egiteko asmoa azaldu zuela ia batere dotaziorik gabe. Etxe huts, alegia.

Irakurri diogu Ibarra herri bizia izatea nahi duela. Ikusi dugu Udaleko Kultur Departamentuak lantzen duen egutegia, 2018koa, eta ekintza ugari agertzen dira, Udalak berak eta herriko elkarteek, musu-truk, antolatutakoak. Kultura Batzordean parte hartu du eta argigarria litzateke aktak irakurri eta zer ekarpen egin duen jakitea.

Elkarrizketan galdetzen du zer egin den ibarran azken 8 urteotan. Egunkari honetan bertan aletu zituen Udaleko Gobernu Taldeak azken 4 urteotan egindakoak (atzerago joan gabe) eta zerrenda luze-zabala da, berriro irakurri nahi badu ere.

Herria zikina dagoela dio. Onartu berri ditu Udalak garbiketa-zerbitzua adjudikatzeko baldintzak. Argigarria litzateke jakitea, hemen ere, zer ekarpen egin dituen zerbitzu hori hobetzeko. 

Badirudi ez dela Ibarran bizi, eta okerragoa dena, ez duela Ibarra bizi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!