Autobus gidariek lan baldintza txarrak eta geltoki arriskutsuak salatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Itsaso Zubiria Etxeberria 2017ko uztailaren 11

Autobus eta kamioi baten arteko istripua gertatu zen ostiralean, Iruran.

TSSTko langileek elkarretaratzea egin dute enpresaren egoitza aurrean, Tolosa eta Donostia lotzen dituen autobus lineak dituen arriskuak salatzeko. "Bidaiarien segurtasunaren eta gidarien baldintza duinen alde" leloa duen pankarta zabaldu dute, eta erabaki dute hemendik aurrera ez direla geltoki arriskutsuetan geratuko.

N-1 errepidean Irura pareko geltokian iragan ostiralean izandako istripuak atera du gaia mahai gainera. Ez da TSST enpresako autobus gidariek zenbait geltokitako arriskuak salatu dituzten lehen aldia. Astelehen goizean egindako elkarretaratzean LAB sindikatuko Buruntzaldeko ordezkari Axel Aizpioleak adierazi duenez "duela hamar urte aurkeztu zuten Tolosa-Donostia lineako gidariek autobus geltoki arriskutsuen inguruko txostena, horietako lauzpabost N-1 errepidean daudenak, baina ez zaie kasurik egin". Salaketak behin eta berriz egin dituztela adierazi du LABeko ordezkariak, "azkena otsailean".

Jarraitu albistea irakurtzen Argia astekarian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!