Ataria TB

Udal korporazioari agurra dantzatu diote, San Migel Egunean

Tolosaldeko Ataria

Jaien egun handia ospatzen ari dira Iruran. Goizean mezarekin hasi dira, txistularien laguntzarekin, gainera. Agurraren ondoren, haur zein helduentzat hamaiketakoa egon da.

Gaurko egitaraua
  • 17:00. Aizkolariak bikoteka: Jexux Mari Mujika eta Oihana Fernandez, Laiene Pikabea eta Eloi Kortxeroren aurka. Harrijasotzailea Olaia Esnaola. Esataria Edurne Ayuso.
  • 19:30. Bertso saioa elizan. Bertsolariak: Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. 

Erlazionatuak

Hamaiketako jendetsua Irurako jaietan

Tolosaldeko Ataria ira 29, 16:15 Irura

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!