Bigarren aukera bat izango du John Cabangek Parisko olinpiar jokoetan

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 4a

John Cabang Parisko Olinpiar jokoetan lehiatzen. Argazkia: Rappler.

Atleta irurarra seigarren izan da 110 metro hesien proban 13,66ko denbora ezarriz. Asteartean, finalerdietara sailkatzeko bigarren aukera bat izango du.

Maiatzean ezarri zuen 13,37ko markatik urrun ibili da gaur Cabang Parisko Stade de Francen egin den 110 metroko hesien proban. Estreinakoz lehiatu da atleta irurarra olinpiar jokoetan eta bere txandan irteera ona egin badu ere, ezin izan du finalerdietara sailkatzerik lortu. Helmugako marran, 13,66ko denbora ezarri du Filipinetako selekzioarekin lehiatzen duen irurarrak, eta Jakub Szymanski poloniarraren eta Martín Sáenz txiletarraren aurretik geratzea lortu du.

Bigarren eta azken aukera asteartean

Finalerdietarako txartelik lortzerik ezin izan duen arren, asteartean bigarren aukera bat izango du John Cabangek. Gaurko moduan, irurarra Stade de Francen lehiatuko da 10:50ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!