John Cabang Parisko Olinpiar Jokoetarako sailkatu da

Ataria 2024ko uztailaren 2a

John Cabang, ondoan Martin de la Fuente bere entrenatzailea duela.

Atleta irurarrak Filipinetako selekzioa ordezkatuz parte hartuko du 110 metro hesietan, 40 postuetatik 30.enean sailkatuz.

John Cabang Realeko atleta irurarrak lortu du bere helburua eta aurten Parisen jokoan izango diren Olinpiar Jokoetan izango da. Filipinetako selekzioarekin lehiatzen hasi zen, eta sekulako hobekuntza egin du sailkapena lortzeko 110 metro hesien proban. Filipinetako Txapelketan parte hartu zuen maiatzaren hasieran eta 13,37ko denborarekin Filipinetako errekorra eta Euskadiko errekorra hautsi zituen. Marka horrek ahalbidetu dio 30. postuan sailkatzea Parisen izateko; kontuan izan behar da 110 metro hesietan 40 plaza daudela Olinpiar Jokoetan parte hartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!