«Txapelketaz gozatzea eta barrutik bizitzea izango da erronka»

Josu Artutxa Dorronsoro 2024ko api. 24a, 12:32

Lehen aldia izango da txapelketan Jon Mendiluze Mujika irurarrarentzat. «Urduri nago, baina aldi berean, gogotsu, ikusle izatetik kantatzera igarotzeko».

Adunako beroketa saioan parte hartu zuen, baina, horrez gain, ez du bestelako prestaketa berezirik egin orain arte. «Giro polita izan genuen eta aukera ederra izan zen txapelketako formatua probatzeko. Hala ere, ez nintzen oso pozik geratu nire lanarekin», azaldu du.

Datorrenari begira, irurarrak erronka garbi bat jarri dio bere buruari: «txapelketaz gozatzea eta barrutik nola bizitzen den ikastea». Txapelketan zer egin nahi duen galdetuta, bi helburu aipatu ditu: «Eman dezakedan maila plazaratu nahiko nuke, eta neure burua estutu, daukadan onena emateko».

Bertsotan egin beharreko ariketen artean, ez dago bakar bat gustukoagoa duena, edo erosoago sentitzen dena. Hala ere, bada bat gehiago prestatzen ari dena: «Arreta berezia jartzen ari naiz ganbaran».

Mendiluzek maiatzaren 10ean, ostirala, kantatuko du Mutrikun. Zabiel Kultur Etxea izango da saioa, 19:00etan hasita. Ondorengo bertsolariak ariko dira: Ane Peñagarikano Leiva, Izarne Zelaia Arratibel, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Jon Mendiluze Mujika, Josu Ibarguren Elosegi eta Manex Astigarraga Bergara.

Erlazionatuak

Txapelketa berean, erronka desberdinak

Josu Artutxa Dorronsoro api 24 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!