Mendiluze finalean izango da

Ataria 2022ko abenduaren 4a

Argazkia: Bertsozale Elkartea

Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa jokatu zen atzo Bilboko Bizkaia frontoian, eta beraz, atzo jakin zen zeintzuk izango diren abenduaren 18an finalean kantatuko duten bertsolariak. 

Atzo Bilbon jokatu zen saioan erabaki zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean abestuko duten bertsolarien taldea. Aurretik jakina zen bezala, 2017ko txapelduna, Maialen Lujanbio, zuzenean sailkatuta dago Iruñeko Nafarroa Arenan abenduaren 18an jokatuko den finalera. Hernaniarrari, duela bost urteko lau finalista -Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina- eta final handian lehen aldiz abestuko duten Alaia Martin, Nerea Ibarzabal eta Joanes Ilarregi gehituko zaizkio.

Seigarrena Mendiluzerentzat

Mendiluzek abenduaren 18koa seigarren finala izango du segidan 2001, 2005, 2009, 2013eta 2017an aritu baitzen. Duela bost urtekoan txapeldunorde geratu zen.

Hemen, atzoko saioa amaitutakoan, Bertsoa.eus-ek egin zion elkarrizketa: «Donostia ezagutu nuen, Barakaldo ezagutu nuen eta orain Iruñean kantatzera iristea ohore eta zorte handi bat izango da niretzat»

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!