Argazki lehiaketako sariak banatu ditu Irura Bizik

Ataria 2020ko abenduaren 18a

Datorren urteko egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu du aurten, lehen aldiz, Irura Bizi elkarteak. Gaur egin dute sari banaketa ekitaldia. COVID-19ak sortutako larrialdi egoera dela eta, saridunek soilik parte hartu ahal izan dute ekitaldian.

Irura Bizi elkarteak eskerrak eman dizkie 2021eko egutegia osatzeko antolatutako argazki lehiaketan parte hartu duten 71 herritarrei. Guztira 155 lan aurkeztu dituzte eta 'Irurako txokoak gaur egun' gaiari erantzunez herriko hainbat txoko erretratatu dituzte.

Egun hauetan, Eguberrien aurretik jasoko dute irurar guztiek 2021eko egutegia etxeko postontzian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!