Irura Bizik argazki lehiaketako saridunak eman ditu ezagutzera

Tolosaldeko Ataria 2020ko abe. 9a, 13:59

'Irurako txokoak gaur egun' gaiaren inguruko 155 argazki aurkeztu dituzte I. Argazki lehiaketara. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 18an egingo dute.

Irura Bizi elkarteak eskerrak eman dizkie 2021eko egutegia osatzeko antolatutako argazki lehiaketan parte hartu duten 71 herritarrei. Guztira 155 lan aurkeztu dituzte eta 'Irurako txokoak gaur egun' gaiari erantzunez herriko hainbat txoko erretratatu dituzte.

Hilabete bakoitzeko argazki bat aukeratu dute eta saridun guztiek 30 euroko erosketa txartel bana jasoko dute Irurako denda edo taberna batean gastatzeko. Hauek dira hautatutako argazkiak eta haien egileak:

  • Kale Nagusiko panoramikoa. Joxi Lasa Arsuaga.
  • Iruritxike kobazuloa. Aitor Artola Arregi.
  • Trinketea. Ainhoa Ugalde Gorostiaga.
  • Zimiterioa. Goizargi Oruesagasti Otaño.
  • Lumane. Oier Zarzuelo Rodriguez.
  • San Juan sua plazan. Mikel Martinez Iraola.
  • Garbitokia. Paula Calonge Mota.
  • Irurako ikuspegia goitik. Luis Gurrutxaga Ugalde.
  • Ikastola. Ander Mujika Arrillaga.
  • Loatzo. Nerea Bidaurreta Otamendi.
  • Aristiko iturria. Haitz Gurrutxaga Agirre.
  • Loatzoko txabola. Ioritz Olano Gabarain.

2021eko egutegiak azalean eramango duen argazkia herritarrek emandako bozkaz aukeratua izan da. Garazi Karrera Lopetegik ateratakoa da: Loatzora bideko geziak. Azaleko argazki-aukeraketan botoa eman dutenen artean zozketa egin du Irura Bizi elkarteak eta Imanol Agirre Peña izan da zorteduna. Honek ere 30 euroko erosketa-txartela eskuratuko du.

Sari banaketa ekitaldia abenduaren 18an izango da, baina COVID-19ak sortutako larrialdi egoera dela eta, saridunek soilik parte hartu ahalko dute ekitaldian. Laster, mezu bat jasoko dute ordua eta lekua jakinarazteko.

Eguberrien aurretik jasoko dute irurar guztiek 2021eko egutegia etxeko postontzian.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!