Maria Lasa, 20 urtez azpiko Munduko Txapelketara

Ataria 2018ko ekainaren 28a

Asteburuan lortu du Munduko Txapelketarako txartela irurarrak, 800 metrotan, Murtzian jokatu den Espainiako Txapelketan.

20 urtez azpiko Munduko Atletismo Txapelketa Tamperen (Finlandia) jokatuko da, uztailaren 10etik 15era. Maria Lasa bertan egongo da.

Irurarrak asteburuan lortu du txartela, Espainiako 20 urtez azpiko txapelketan. 800 metroko lasterketan hirugarren sailkatu zen, 2.13ko denborarekin, brontzezko domina lortuz. Eskualdeko atleta gehiago izan dira proba horretan, eta beste domina bat lortu zuen Tolosa CFk. Hain zuzen, Paula de Juanek zilarrezko domina eskuratu zuen 400 hesietan.

18 urtez azpiko Espainiako Txapelketan ere urrezko bi domina eskuratu ditu Tolosa CFk. Ander Urangak lortu du horietako bat, 200 metroko lasterketan. Beste domina, 4x100eko taldeak lortu du. Uranga berak, Omeñakak, Cabangek eta Larraurik osatu dute taldea.

Tolosaldeko Ataria-k hurrengo asteazkenean argitaratuko du Maria Lasari egindako elkarrizketa.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!