Urrezko bi domina 18 urtez azpikoan

Asier Imaz 2018ko eka. 28a, 15:17

Tolosa CF Atletismo taldekoek emaitza bikainak lortu dituzte 18 urtez azpiko Espainiako Txapelketan.

Gijonen jokatu da Espainiako Txapelketa asteburuan, 18 urtez azpikoen mailan. Tolosa CF Atletismo taldekoen emaitzak ondorengoak izan ziren:

-Ander Urangak 200 metroko lasterketan urrea eta Gipuzkoako errekor berria lortu ditu, 21,96ko denborarekin.

- 4x100eko taldea (Uranga, Omeñaka, Cabang eta Larrauri) Espainiako txapeldun geratu da, Gipuzkoako errekorra eginez, 43,09. Aurreko errekorra duela 10 urtekoa zen, beraien entrenamendu kide diren Iker Epelde, Lander Gil, Aitor Zabala eta Xabier Artiedak zuten, 43,42rekin. 

- Lizeta Nnegue 4. geratu zen pisu jaurtiketan, 13.81 metrorekin.

- Joseba Larrauri 4. sailkatu zen 200 metrotan, 22,44ko marka pertsonala eginaz.

- John Cabang 5. sailkatu zen 110 hesietan 14,17ko marka pertsonala lortuz.

- Nora Ituarte 100 metrotan finalerdietara iritsi zen, 12,50eko marka pertsonalarekin.

- Ainara Lakuntza 400 metrotan fin ibili zen, 1.01,05eko markarekin.

- Libe Martinez De Rituerto bere markatik oso gertu ibili zen 400 metro hesietan, 1.08rekin.

- Jone Agirrezabalak 15,90ekin erritmo ona aurkitu zuen 100 metro hesietan.

- Paula Del Pozo azken orduan gaixo jarri zen eta ezin izan zuen lehiaketan parte hartu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!