20 urtez azpikoan ere beste bi domina

Asier Imaz 2018ko ekainaren 28a

Paula De Juanek zilarra eta Maria Lasak brontzea lortu zituzten Murtzian.

20 urtez azpikoen Espainiako Atletismo Txapelketa Murtzian jokatu zen. Tolosa CF Atletismo taldekoen emaitzak hauek izan ziren:

- Paula De Juan, Espainiako azpitxapeldun 400 metro hesietan 1.01, 59ko denborarekin.Gipuzkoako marka berria da denbora hori.

- Maria Lasa 800 metrotan hirugarren sailkatu zen, 2.13ko denborarekin.

- Eunate Martinez de Rituertok 1.55eko altuera jauziarekin zortzigarren postua lortu zuen.

- Izaro Perurena 800 metrotan finalerdietara iritsi zen, 2.19ko denborarekin, bere markatik gertu.

- Ainhoa Gibelaldek lan txukuna egin zuen 100 metro hesietan, finalerdietara iritsiz 15,90ekin.

- Alejandro Herrero 110 hesietan 15,85 egin zuen, nahiz eta azken hesietan arazo batzuk izan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!