Laskibarko autobus geralekua "berrezartzeko" eskatu du Irurako Udalak

Ataria 2018ko urtarrilaren 12a

Autobus geraleku berria

Ana Jesus Leunda Irurako alkateak Laskibarko geralekuaren "kalitatea bermatzeko" eskatu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Batzordean agerraldia egin du Ana Jesus Leundak, eta Laskibar eta Ibaiondoko autobus geralekua "berrezartzeko" eskatu dio Aldundiari bertan.

2017ko uztailaren 7an istripu larria izan zen bertan, autobus eta kamioi baten artean, eta ondorioz, geralekua kendu eta alboko industrialdera mugitu zuen Mugikortasun Sailak.

Eskaera bidez funtzionatzen du, ordutik, geraleku alternatibo horrek. Bada, agerraldia aprobetxatuz, Irurako alkateak "zerbitzuaren kalitatea bermatzeko" eta "maiztasuna mantentzeko" eskatu dio Aldundiari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!