Udako festa egingo dute Iruran

Ataria 2014ko uztailaren 15a

Udairura Fest izenpean ekitaldiak antolatu dituzte ostiral eta larunbaterako. Eguraldiak laguntzen badu plazan igerilekua jarriko dute bi egunetan eta txotxongilo emanaldia ere izango da.

Ostiralean, uztailak 18, igerilekua 15:00etatik 18:00etara jarriko dute plazan, eta 18:00etan Marionatuas Txileko txotxongilo taldeak emanaldia ere eskainiko du. 20:00etan Nanai taldearen kontzertua ikusi ahal izango da eta bertan afaldu nahi dutenek, mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte.

Larunbatean igerilekua egun guztian egongo da, 11:00etatik 13:00etara, eta 15:00etatik 19:00etara.

Igerileku handira 2008 eta 2007. urteetan jaiotakoek heldu baten laguntzaz sartu beharko dira eta edukiera 12 pertsonakoa izango da. Begiraleak ere egongo dira eta bertan sartzeko aurretik dutxatu egin behar da.

Erlazionatuak

Freskatzeko aukeren bila

Maier Ugartemendia 2014 uzt 16 Asteasu   Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!