Irratia

Pizti gautarrak hontzari

Tolosaldean zer esana eta nola kontatua baduten gaueko piztiak gonbidatuko ditugu gurera. Hontza bezala begiak zabal-zabalik ditugula haiek esateko daukatena entzuteko.
-- Ataria --
8 atal entzuteko
Lurrartzeaz, Hassan Aitchaou
2023/07/04

Marokoko Todran sortua, amaziga da. Lurrarekiko loturaz aritu zaigu, bere jaioterriarekiko loturaz eta bere burua topatzeko Euskal Herriko mendietan zehar egiten dituen zeharkaldiez. Bere jatorrizko herrialdean korrika ibiltzea ondo ikusia ez zegoen arren, mendi lasterketari bezala egin da ezagun hemen. Kirolak ingurua eman dio, lagunartea eta habitatzeko lur berri bat.

Aniztasunaz, Tarana Karim
2023/06/06

Tarana Karim identitate zeinu askoren nahasketa da eta horrela irakurtzen du bere burua. Jatorriz Azerbaijangoa da baina 20 urte baino gehiago daramatza Hernialden bizitzen. Hain zuzen, bizi den gizarteari ekarpena egin nahi dio beretik. Beretik eta euskaraz.

Begiradez, Fernando Rojo
2023/04/11

Fernando Rojo Tolosa tolosarra da hilabete honetako pizti gonbidatua. 20 urtetik gora daramatza irakasle Zarauzko ikastolan eta maite ditu musika eta dantza. Udaberri dantza taldean aritu izan da hainbat urtetan. Nazioarteko politika  gustuko du eta baita bidaiatzea ere. Munduan zehar egindako itzulietan beti eraman du alboan argazki kamera.

Euskerez, Aitor Atxega
2023/03/14

Aitor Atxega Zubikarai Ondarrun jaio eta Lasarten hazitako euskaltzale eta musikazalea da; gaur egun Larraulen bizi da. Erromeri taldetan aritu izan da, hainbat musikari lagundu ditu eta Buhameak taldeak dabil gaur egun. Zuberoarekin zubi lana egiten du eta Euskal Herritik kanpora bidaiatzea ere gustuko du.

Osasunaz, Maite Barandiaran
2023/02/14

Maite Barandiaran Lasa billabonatarrak erizain bezala egin du lan eta arlo horretan doktore da. EHUn irakasle dabil gaur egun. Pandemiaren ondorengo egoeran, osasuna ulertzeko eta bizitzeko moduaz hitz egin du. Aurretiazko borondateen agiriaz aritu da, besteak beste.

Lankidetzaz, Juanma Balerdi
2023/01/17

Juanma Balerdi Urdanpilleta lizartzarra Euskal Fondoko zuzendaria da. Herrien arteko elkartasunaz eta lankidetza proiektuez aritu zaigu hizketan, eta kezka agertu du, munduak daraman homogeneizazio prozesuarekin. Norbera eta munduaren arteko borrokan, beti munduaren alde egiten du.

Borrokez, Arantxa Zabala
2022/11/08

Arantxa Zabala Artola zizurkildarra borroka askoren lekuko izan da eta inoiz ez da albo batetik begira geratu. Esku hartu du, iritzi kritikoa eman eta bere ekarpena egin. Politikaz, gatazkaz, kulturartekotasunaz eta kulturaz aritu da, besteak beste.

 

Musikaz, IƱaki Zalakain
2022/10/11

Iñaki Zalakain Esain billabonatarraren bizitza musikak ardazten du. Dohain bat da beretzako musika. Plazaz plaza ibilitakoa da gaztetan, irakasle dabil azkeneko 40 urtean, eta besteak beste, musikoterapian aditua da.

.2..