Irratia

Barnebidean

Barrura begira egiteko bidaiak proposatuko ditugu saio honetan, horretarako hainbat teknika, terapia eta jarduera jorratuz: yoga, meditazioa, mindfullness, familia konstelazioak, dentosofia... Autoezagutza ardatz duten bideetan nabigatzeko gonbitea da Barnebidean.
-- Ataria --
4 atal entzuteko
«Ondo egoteko iluntasun guztiak atera behar ditugu»
2026/01/20

Lourdes Montoyak Terapia Berriari (La Nueva Terapia - LNT) buruz hitz egin du gaurko saioan. Sendatze energetiko eta kuantikoa dela azaldu du Montoyak, «gure gorputz fisikoa, emozionala eta espirituala sendatu eta orekatzeko».

«Ikusmena nik pentsatu baino konplexuagoa da, ez da bakarrik begien egoera»
2025/12/11

Ikusmen naturalari buruz hitz egin du Silvia Mateok. Horri buruz ikasketak egiten ari da, eta orain gutxi nazioarteko kongresu batean izan da.

Lurhats taldearen musika folk tribal medizinala
2025/11/11

Lurhats taldeko Julen Basterra eta Iban Nikolai kideen bisita izan dugu. Euren proiektuari eta 'Sendagai' diskoari buruz hitz egin dute, eta bi abesti jo dituzte. Igandean Tolosan egingo den Barnebidean Fest jaialdian izango dira.

«Bakoitzak bere dohainak partekatzea da helburua»
2025/09/16

Lehenengo aldiz Asteburu Esoterikoa antolatu dute Tolosako Amarotz auzoan, irailaren 20 eta 21ean. Antolakuntza taldeko Leire Usandizagak eta Leire Aramendik azaldu dituzte egitasmoaren nondik norakoak.

.2..