Kaixo, nire izena Shrabani Aranzabe-Pita da, eta jarraian gehien gustatzen zaizkidan abestiak aurkeztuko dizkizuet. Espero dut zuei ere gustatzea, kantuak zuenganatzea eta zuenak sentitzea.
- Somewhere only we know - Keane. Keane ingalaterran sorturiko talde bat da, egun, noizbehinka kantu berriak kaleratzen dituztena, baina niretzat Hopes and Fears diskoa da politena, 2004an kaleraturikoa. Ondorengoa azaltzen du kantu honek: Denborak etengabe aurrera egiten duela, baina guk ezagutzen dugun guretzako leku eder horretan beti elkartuko garela.
- Sing for you - Tracy Chapman eta You are beautiful - James Blunt. Sing for you eta You are beautiful, neguko igande goiz hotz batean etxe barruan entzuteko kantuak dira, tximinia piztuta eta maite dituzunen alboan gosaltzen.
- Looking too closely - Fink. 2014an argitaratua, Fink taldearen eskutik, autozaintza hori bultzatzen duen kantu berezi horietako bat da, kalean oinez zabiltzala aurikularretatik bat-batean agertzen dena. Ordutik, nire bidai-lagun izan dut.
- Galdu duenari - Nogen eta Bat Gutxiago Gara - Postal Kolekzionistak eta TAG. Uste dut, noizbait bat gutxiago garela sentitu dugula denok, gerora hegan joan zenari emandako azken besarkadetan pentsatuz. Minak hautsi egin ginela oroitarazten digu, behin zauria egin zela, eta hura egunero zaindu eta mimatu behar dugula, gaiztotu ez dadin. Horregatik, gaur, muxu eta besarkada bat zerura, bat gutxiago sentitzen garen guztien partetik. Bidean jarraitzen dugulako, mina landatuz.
- Beldurrik Gabe - Xatiro eta Mundua Ortozik - Kherau. Bi abestiek ausardiaren eta askatasun jarreraren adierazpena dira. Gazte izateak dituen erronka eta joerak, naturalki gure ametsen bideari ekitea. Askatasunetik bizitza oso bat eraikitzea.
- GTX - Dupla, ETS, eta abar. Kantu honek, uste dut, Naturaren Doinuak Jaialdia deskribatzen duela, denon artean sortu dugun eta betetzen ari garen ametsekin. Aspaldi daramagula zerbait berrian sinisten, eta ez dakigula nora, baina ari garela iristen. Beraz, ekaineko bigarren asteburuan egiten den Naturaren Doinuak Jaialdian, zu zara falta den bakarra.