Korrika 24, Ikaztegietako lekukoak

Ataria 2026ko martxoaren 28a

Ordu batak aurretxoan sartu da Korrika eskualdera Ikaztegietatik. Zain zituen eskualdeko euskaltzaleak. Tarte horretan hartu dute lekukoa Baliarraingo, Orendaingo, Elduaingo eta Ikaztegietako udalek.

Galtzaundi euskara taldekoek hartu dute lehen lekukoa eskualdean. Ondoren, Naizen adingabe transexualen familien elkartekoek hartu dute eta haien atzetik Ikaztegietako Herrigintza elkartekoek eta guraso elkarteak.

Ikaztegietako Udalaren lekuko hartzean Abderazzak Zaher, Said Shouraidi, Charaf  Bouguettaya eta Reda Hassar batu dira lasterketara. Herriko fabrika zahar batean hartu zuten ostatu iritsi berritan, eta hainbat herritarren laguntzari esker, herrian integratu dira: udalak ostatu eman die herriko etxebizitza batean, euskara ikasten ari dira, eta herriko bizitzan parte hartzen dute.

Argazkiak: AEK

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!