«Euripean ere, euskararen alde»

Ataria 2022ko apirilaren 8a

Iluntzean, bigarren aldiz sartu da 22. Korrika eskualdetik. Kasu honetan, Goierri atzean utzi eta ehunka euskaltzale heldu dira Ikaztegietara, euripean; bertan, beste hainbeste zituzten zain.

21:20 pasatxo zirenean, atzerapen apur batekin eta iluntzeko lehen euri tantak erortzen hasi direnean, sartu da Korrika Ikaztegietan. Ikaztegietarrek eta inguruko herrietatik bertaratu direnek, gogotsu oihukatu dituzte euskararen aldeko leloak. Bertan, gainera, erritmoa bizkortu du AEK-k antolatzen duen ekimenak.

Ondoren, Alegiara joan da, bertatik Altzora igo eta Leaburu-Txaramara jaisteko. Amarotz auzotik barrena sartu da berriro Tolosan, baina berehala irten da Ibarra aldera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!