Pasahitza (zaharra)

"Ezustekoa izan da, baina hankak lurrean ditut"

Ataria 2020ko abenduaren 10a

Beñat Urretabizkaiak Bakaikoaren lekua hartuko du promozio mailako Lau eta Erdiko Txapelketan. Bihar, Bilbon, Elordiren aurka jokatuko du ikaztegietarrak, final-laurdenetako partida.

Biharko jaialdia 22:15ean hasiko da eta Urretabizkaiak lehenengo partidan jokatuko du. Bigarrenean, lehen mailako Lau eta Erdiko Txapelketan, Jakak jokatuko du P. Etxeberriaren aurka. Larunbateko jaialdian ere eskualdeko pilotarien parte hartzea izango da Lau eta Erdiko Txapelketan. 17:45ean hasiko den jaialdian, Eibarren, bigarren partidan Altuna III.ak Elezkano II.aren aurka jokatuko du. Azkenik, igandean, 17:00etan Bilbon hasiko den jaialdian, bigarren partidan jokatuko du Artolak Ezkurdiaren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!