San Lorentzo jaiak 2016

Kuadrillak, festa gosez

A. Urkola/I. Otaegi 2016ko abuztuaren 8a

Festa gogoz zeuden ikaztegietarrak, eta ederki nabaritu da lehen egunean. Kuadrilla Eguneko bazkaria izan da eguerdian, eta haur jolasak eta apar festa antolatu dituzte umeentzat. Eguraldi ona lagun, ederki gozatu dute haurrek.

Ondoren, poteo musikatua izan da Elektrotxufla elektrotxarangarekin, eta poteoan ibili dira herrian. 19:30ean, kuadrillen arteko jolasak egingo dituzte, eta gauean, afaria egingo dute sagardoarekin. Lehen eguna bukatzeko, K.O. Etiliko eta DJ Bullen emanaldiak izango dira herriko plazan.

Bihar, umeen eguna

Bihar, asteartea, haurrak izango dira protagonista, eta hainbat ekitaldi izango dituzte: haurren bazkaria, haur jolasak eta zezen txiki eta poneyak, besteak beste. Honako egitaraua antolatu dute:

Abuztuak 9, asteartea

UMEEN EGUNA

11:00. Mushing erakustaldia.

12:00. Zinta karrera.

13:00. Haurren bazkaria.

Ondoren. Haur jolasak.

17:30. Askaria.

18:00-19:30. Zezen txiki eta poneyak Ibiri ganadutegiaren eskutik.

19:15. Tortilla patata lehiaketa.

Tartean. Toka Txapelketa.

21:00. Zahagi ardoa, tortillak janez.

23:30. Gabenara taldearekin erromeria.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!