San Lorentzo jaiak 2016

Dena prest San Lorentzo jaietarako

IƱigo Otaegi 2016ko abu. 4a, 20:00

Abuztuaren 8tik 10era bitarte izango dira Ikaztegietako festak. Hiru egunez ekimen andana izango da herrian barna, suziritik hasi eta ikazkina igotzera arte.

Kuadrillen kamiseta koloredunekin hasiko dira San Lorentzo jaiak. Bazkariaren aurretik, gosea egitearren, plazako frontoi txikiko txapelketako finala izango da. Bazkalostean, haurrentzat jolasak eta apar festa izango dira. Argia joan bezain pronto, kuadrilla guztiek batera afalduko dute sagardoarekin, segidan, K.O. Etiliko-k festaren aparra handiagotuko duelarik.

Bigarren eguna mushing erakustaldiarekin esnatuko da, zinta karreraren gibeletik. 18:00etatik aurrera, zezen txiki eta poneyak izango dira, Ibiri ganadutegiaren eskutik. Korrika saioak bukatu bezain laister, trikiti soinuak tarteko, ikaztegietarrak suspertuko dira, Gaubenara erromeria taldearekin.

San Lorentzo egunez, pilota hotsa nabarmenduko da, izan ere, bi partida jokatuko dira, eta gauez, Zesuma taldearen doinuekin eta Ikazkinaren igoerarekin amaituko dira ikaztegietarren festak.

Edana eta jana, sobera

Ikaztegietarren sabelek ez dute soinu handirik aterako, lehen egunetik, koadrilen arteko bazkaria eta afaria izango baitituzte. Abuztuaren 9an, gaztetxoenen bazkaria eta askaria izango dira. Eta ez hori bakarrik, zahagi ardoa tarteko, tortilla patata lehiaketa ere aprobetxatuko dute afaltzeko. Lorentzori agur esan aurretik, gainera, herri giroan afalduko dute ikaztegietarrek.

Barruak bustitzeko ere izango dute paradarik herritarrek. Elektrotxaranga lagun, abuztuaren 8an, arratsaldez, poteoa izango dute herriko tabernetan barrena. Azken egunean, aldiz, Euskal Herriko txakolin ezberdinak dastatuko dituzte.

 

SAN LORENTZO JAIAK

 

ABUZTUAK 8, ASTELEHENA

KUADRILLEN EGUNA

12:00. Txupinazoa.

12:15. Kuadrillen arteko bazkari prestaketa.

12:30. Plazako frontoi txikiko txapelketako finala.

14:00. Bazkaria.

Ondoren. Mus Txapelketa.

16:00. Haur jolasak.

Ondoren. Apar festa.

17:30. Poteo elektrotxufla, elektrotxarangarekin. 

19:30. Kuadrillen arteko jolasak.

Ondoren. Kuadrillen afaria, sagardoarekin. 

23:00. K.O. Etiliko eta DJ Bull.

 

Abuztuak 9, asteartea

UMEEN EGUNA

11:00. Mushing erakustaldia.

12:00. Zinta karrera.

13:00. Haurren bazkaria.

Ondoren. Haur jolasak.

17:30. Askaria.

18:00-19:30. Zezen txiki eta poneyak Ibiri ganadutegiaren eskutik.

19:15. Tortilla patata lehiaketa.

Tartean. Toka Txapelketa.

21:00. Zahagi ardoa, tortillak janez.

23:30. Gabenara taldearekin erromeria.

 

Abuztuak 10, asteazkena

SAN LORENTZO EGUNA

11:15. Meza.

13:00. Herriko musikarien kontzertua. 18:00. Pilota partidak:

1. partida: Olaberria (Ikaztegieta) -Irastorza (Ikaztegieta) vs. Benavente (Ikaztegieta)- Artola (Ikaztegieta).

2. partida: Urretabizkaia (Ikaztegieta)- Telletxea (Albiztur) vs. Labaka (Albiztur)- Erasun (Zizurkil).

21:00. Herri afaria.

23:00. Zesuma

00:00. Ikazkina igotzea eta euskal dantzak herritarren eskutik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!