Kuadrillen kamiseta koloredunekin hasiko dira San Lorentzo jaiak. Bazkariaren aurretik, gosea egitearren, plazako frontoi txikiko txapelketako finala izango da. Bazkalostean, haurrentzat jolasak eta apar festa izango dira. Argia joan bezain pronto, kuadrilla guztiek batera afalduko dute sagardoarekin, segidan, K.O. Etiliko-k festaren aparra handiagotuko duelarik.
Bigarren eguna mushing erakustaldiarekin esnatuko da, zinta karreraren gibeletik. 18:00etatik aurrera, zezen txiki eta poneyak izango dira, Ibiri ganadutegiaren eskutik. Korrika saioak bukatu bezain laister, trikiti soinuak tarteko, ikaztegietarrak suspertuko dira, Gaubenara erromeria taldearekin.
San Lorentzo egunez, pilota hotsa nabarmenduko da, izan ere, bi partida jokatuko dira, eta gauez, Zesuma taldearen doinuekin eta Ikazkinaren igoerarekin amaituko dira ikaztegietarren festak.
Edana eta jana, sobera
Ikaztegietarren sabelek ez dute soinu handirik aterako, lehen egunetik, koadrilen arteko bazkaria eta afaria izango baitituzte. Abuztuaren 9an, gaztetxoenen bazkaria eta askaria izango dira. Eta ez hori bakarrik, zahagi ardoa tarteko, tortilla patata lehiaketa ere aprobetxatuko dute afaltzeko. Lorentzori agur esan aurretik, gainera, herri giroan afalduko dute ikaztegietarrek.
Barruak bustitzeko ere izango dute paradarik herritarrek. Elektrotxaranga lagun, abuztuaren 8an, arratsaldez, poteoa izango dute herriko tabernetan barrena. Azken egunean, aldiz, Euskal Herriko txakolin ezberdinak dastatuko dituzte.
SAN LORENTZO JAIAK
ABUZTUAK 8, ASTELEHENA
KUADRILLEN EGUNA
12:00. Txupinazoa.
12:15. Kuadrillen arteko bazkari prestaketa.
12:30. Plazako frontoi txikiko txapelketako finala.
14:00. Bazkaria.
Ondoren. Mus Txapelketa.
16:00. Haur jolasak.
Ondoren. Apar festa.
17:30. Poteo elektrotxufla, elektrotxarangarekin.
19:30. Kuadrillen arteko jolasak.
Ondoren. Kuadrillen afaria, sagardoarekin.
23:00. K.O. Etiliko eta DJ Bull.
Abuztuak 9, asteartea
UMEEN EGUNA
11:00. Mushing erakustaldia.
12:00. Zinta karrera.
13:00. Haurren bazkaria.
Ondoren. Haur jolasak.
17:30. Askaria.
18:00-19:30. Zezen txiki eta poneyak Ibiri ganadutegiaren eskutik.
19:15. Tortilla patata lehiaketa.
Tartean. Toka Txapelketa.
21:00. Zahagi ardoa, tortillak janez.
23:30. Gabenara taldearekin erromeria.
Abuztuak 10, asteazkena
SAN LORENTZO EGUNA
11:15. Meza.
13:00. Herriko musikarien kontzertua. 18:00. Pilota partidak:
1. partida: Olaberria (Ikaztegieta) -Irastorza (Ikaztegieta) vs. Benavente (Ikaztegieta)- Artola (Ikaztegieta).
2. partida: Urretabizkaia (Ikaztegieta)- Telletxea (Albiztur) vs. Labaka (Albiztur)- Erasun (Zizurkil).
21:00. Herri afaria.
23:00. Zesuma
00:00. Ikazkina igotzea eta euskal dantzak herritarren eskutik.