San Lorentzo jaiak 2016

Hasi da festa ikazkinarekin batera

A. Urkola/I. Otaegi 2016ko abuztuaren 8a

12:00etan aireratu dute txupina herriko gazteek, bertso sorta abestu ondoren. Kuadrillen Eguna izanik, bazkaria prestatzen aritu dira; bitartean, plazako frontoi txikiko txapelketako finala jokatu da, eta Eñaut Larreak irabazi du Beñat Urretabizkaiaren aurka: 22-21.

14:00etan bazkaria izango dute ikaztegietarrek; jarraian, mus txapelketa izango da. Arratsaldean, haur jolasak eta apar festa izango da gaztetxoenen gozamenerako. 17:30ean, poteoa egingo da herriko kaleetan barrena, elektrotxarangak alaituta. 19:30ean, kuadrillen arteko jolasak izango dira, eta ondoren, afaria izango dute. Eguna amaitzeko, K.O. Etiliko eta DJ Bull izango dira herriko plazan.

 

BIHARKO EGITARAUA

Bihar honako egitaraua antolatu dute:

 

Abuztuak 9, asteartea:

UMEEN EGUNA.

11:00. Mushing erakustaldia.

12:00. Zinta karrera.

13:30. Haurren bazkaria

Ondoren. Haur jolasak.

17:30. Merendola.

18:00-19:30. Zezen txiki eta poniak, Ibiri ganadutegiaren eskutik.

19:15. TortiLla patata lehiaketa (20:30etarako tortillak prest egon behar dute).

Tartean. Toka txapelketa.

21:00. Zahagi ardoa, prestatutako tortilla patatak janez.

23:30. Gabenara taldearekin erromeria.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!