Zanpantzarren hotsarekin azokazaleak plazara

Naiara Roldan de Aranguiz 2015eko urriaren 3a

Bi urtez behin ospatu ohi dute Azoka Eguna Ikaztegietan; eta eguna iritsi da. Eguzki izpiekin eta zanpantzarren hotsekin esnatu dira gaurkoan ikaztegietarrak. Plazan 17 postu bildu dira, artisau produktuetatik hasi, baratza produktuak tarteko eta jan-edanerako aukera ere izan da: eztia, sendabelarrak, odolki eta mondejuak, jogurtak...

Larreta esnekien eskutik gainera haur eta gaztetxoek jogurta, produktu gisa, gertutik ezagutzeko aukera izan dute. 11:30-12:30 artean jogurt tailerrak bidea eman die; galderak luzatu eta erantzunak jasotzeko; eta baita entzundakoa praktikan jartzeko ere. 

Gaur plaza postuz horniturik azaltzeko, atzo gauean hasi zituzten egin beharreko lanak. Esaterako, txekorra bazkarirako prest egoteko egin beharrekoak. Herri bazkarian jaten ari dira txekorra, 80 bat pertsona bilduta.

Erlazionatuak

Euskal kultura, plazara

Imanol Garcia Landa 2015 urr 02 Ikaztegieta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!