Ataria TB

Hasi dira Ibarrako jaiak, Gaztezuloren eskutik

Ataria 2026ko abuztuaren 21a

Gaztezuloko kideek eman die hasiera Ibarrako festei, Ibarrako, Anoetako eta Irurako buruhandi eta erraldoiak plazan zirela. Horien artean, aurtengo berrikuntza, gazte asanbladaren Igatz erraldoia zegoen. Ondoren, kalejiran zeharkatu dute guztiek herria. 

Gaurko egitaraua
  • 14:00. Gazte kuadrillen bazkaria, San Bartolome plazan, herriko gurasoek prestatuta.  
  • 14:30. Gazte eguneko bazkaria, Emeterio Arrese parkean, Ibarrako Gazte Asanbladaren eskutik.
  • 16:00. Haur eta gazteentzako jolasak, Txiribitu Astialdi taldearen eskutik, San Bartolome plazan.  
  • 16:30. Toka eta bola txapelketak, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik, Emeterio Arrese parkean.  
  • 18:00. Sokadun bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Beheko Bideko zelaian.  
  • 19:30. Txaranga bartoleroarekin kalejira herrian zehar, Ibarrako Gazte Asanbladaren eskutik.  
  • 21:00. Herri-afaria, San Bartolome plazan.
  • 21:30. Goazen euskaraokera haur eta gazteentzat karaoke saioa, Emeterio Arrese parkean.  
  • 22:30. Zezensuzkoa, Emeterio Arrese parkean.
  • 00:00. Tapia eta Leturia band taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!