Ataria TB

Janus Lesterrekin ospatu dute hamarkada

Ataria 2026ko maiatzaren 30a

Gaztezuloren 10. urteurrena ospatzen ari dira gaur Ibarran. Musikari ezagunak bere ekarpena egin nahi izan dio ospakizunari.

Gaztezulo gaztelekuaren 10. urteurrena ospatzen ari dira gaur Ibarran. Goizean egin dute txupinazoa eta Azkue plazan puzgarriak jarri eta aurpegi margotzeak egin dituzte.

Eguerdian, berriz, Azkuetik abiatuta buruhandi eta erraldoiekin batera kalejira egin dute Bartolero txarangarekin. Plazan egin dute bazkaria, eta bazkalostean, Janus Lester musikaria aritu da kontzertua ematen. Alboan izan du pianoan, Garazi Esnaola lizartzarra, Janus Lester proiektuan taldekide duena.

Eguna bukatzeko bingo musikatua izango da plazan, eta Muxutruk taldearekin erromeria ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!