Bota erantzuna! Tolosaldeko gazteei zuzendutako lehiaketa da. 14 eta 15 urteko gazteei zuzenduta dago eta sei kideko bederatzi taldek eman dute izena. Hiru talde aritu ziren lehen kanporaketan; Pakeatarrak, Itxaropen arima eta Itxaropena betirako. Honako puntuazioarekin amaitu zuten saioa; Itxaropen arimak 625 puntu eskuratu zituen, Pakeatarrak taldeak 445 puntu eta Itxaropena betirako taldeak 190 puntu.
Hurrengo kanporaketak Alegiako Elizpe zinean izango dira; azaroaren 27an, 19:00etan, eta 28an, 17:00etan. Finala aldiz, azaroaren 30ean izango da, 17:00etan, eta aurretik kalean egingo duten azken probaren ostean erabakiko da zein sei talde sailkatuko diren finalerako. Sariak lehen bi sailkatuentzako izango dira. Irabazleak Igantziko Irrisarriland abentura parkera joango dira, eta, bigarren sailkatuek, berriz, Urumea ibaian kanoa zeharkaldia egiteko aukera izango dute Arrauningekin.