Gazte Eguna ospatzen ari dira Ibarran

Ataria 2023ko abuztuaren 22a

Bigarren urtez jarraian antolatu du festa eguna Ibarrako Gazte Asanbladak; bazkaltzeko 140 gazte inguru elkartu dira.

Jaiak ofizialki hasi bezperan, festan murgildu dira Ibarrako gazteak. Ibarrako Gazte Asanbladak antolatuta, II. Gazte Eguna ari dira ospatzen, San Inazio auzoan. Eguerdian, 140 lagun inguru elkartu dira mahaiaren bueltan, bertan egin duten paella dastatzeko. Ondoren, jolaserako tartea izango dute, eta 18:30ak aldera, Debrass Band taldearen musikarekin ibiliko dira herriko kaleetan barrena. Afalostean gaztetxean kontzertuak izango dituzte, 22:30ean: Mehatxuka eta Ukabil. Eta festa gehiago nahi duenarentzat DJa izango da jarraian.

Ibarrako Gazte Asanbladak, festetarako ere egitaraua antolatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!