Ibarrako San Bartolome jaiak abuztuaren 22tik 27ra ospatuko dituzte

Ataria 2023ko abu. 19a, 07:59

San Bartolome eguna gerturatu ahala, abuztuaren 23an lehertuko da festa Ibarran, eta igandean izango dute azken eguna, kuadrillen eguna.

EGITARAUA

ABUZTUAK 22, ASTEARTEA

  • 22:30. San Bartolome zozketa, Sendi Ekintza Elkartearen eskutik, San Bartolome plazan.

ABUZTUAK 23, ASTEAZKENA

  • 10:30. Ibarra eta Villabonako erraldoien eta buruhandien konpartsaren kalejira.
  • 11:30. XXXIII. San Bartolome bozeto lehiaketako eta VI. Diseinu Lehiaketako sari banaketa, San Bartolome plazan.
  • 11:45. Gazte kuadrillak plazan.
  • 12:00. Jaien hasiera: suziri jaurtiketa euskara taldearen eskutik.
  • Ondoren. Ibarrako erraldoien eta buruhandien konpartsarekin batera, gazte kuadrillen kalejira herrian.
  • Ondoren. Ibarrako Merkatarien Elkarteak eskainitako hamaiketakoa, San Bartolome plazan.
  • 14:00. Gazte kuadrillen bazkaria San Bartolome plazan, herriko gurasoen eskutik.
  • 15:30. Haur eta gazteentzako jokoak Txiribitu Aisialdi Taldearen eskutik, San Bartolome plazan.
  • 17:00. Sokadun bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Beheko Bideko zelaian.
  • 18:00. Sagardo dastatzea, San Bartolome plazan.
  • 19:00. San Bartolome bezperako kanpai-jotzea eta salbea, San Bartolome elizan.
  • 21:00. Herri afaria, San Bartolome plazan.
  • 21:15. Xaibor disko festa, Emeterio Arrese parkean.
  • 22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
  • 00:00. Zopilotes Txirriaos taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.

ABUZTUAK 24, OSTEGUNA, SAN BARTOLOME EGUNA

  • 09:00. Diana herriko txistulariekin.
  • 10:30. Meza nagusia, elizan.
  • 11:30. Haurren danborrada Iraunkorrak txarangak alaituta.
  • 12:00. Piperrak eta tomateak, San Bartolome plazan, herriko baratzezainek, Ibarlur Piparra Kooperatibak eta Txumitxak eskainita.
  • 18:00. Bertsolarien emanaldia: Oihana Iguaran, Unai Mendizabal, Iñigo Gorostarzu, Amaia Agirre eta Jexuxmari Irazu, Emeterio Arrese parkean. Gai jartzailea: Joanes Zubia.
  • 18:00. Helduen danborradaren entsegua, Azkue auzoan.
  • 19:30. Helduen danborrada Iraunkorrak txarangak alaituta.
  • 22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
  • 22:45. Andoni Ollokiegi abeslariaren emanaldia, erretirodunen elkartearen aurrealdeko plazan.
  • 23:30. Little Martin Selektah eta Lilith Selektah DJ-en emanaldia, plazan.
  • Afalostean. Helduen danborradaren kalejira herrian zehar Iraunkorrak txarangarekin batera.

ABUZTUAK 25, OSTIRALA

  • 09:00. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik.
  • 10:30. Ibarrako buruhandien konpartsaren kalejira, plazatik abiatuta.
  • 11:30. Prudentxi eta Ziriako kale antzerkia herriko kaleetan zehar, Hauspoa Kultur Elkartearen eskutik.
  • 14:30. Txekor jatea, Emeterio Arrese parkean, Sendi Ekintzaren eskutik.
  • 16:00-20:00. Haur eta nerabeentzat ur parkea eta puzgarriak, Azkueko plazan.
  • 19:00. Zo-Zongó! taldearekin kalejira plazatik abiatuta.
  • 22.30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
  • 22:45. DJ Andoniren emanaldia, Txumitxa atzealdeko plazan.
  • 23:30. Laket taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.

ABUZTUAK 26, LARUNBATA, KIROLAREN EGUNA

  • 09:00. Diana Loatzo Musika Eskolako trikitilarien eskutik.
  • 10:00. Toka eta bola txapelketa, Emeterio Arrese parkean Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.
  • 10:30. Haurrentzako 4x4 futbol txapelketa, Emeterio Arrese parkean Lauburu Kirol Elkartearen eskutik.
  • 11:00. Haur eta gazteen toka eta bola txapelketa, Emeterio Arrese parkean Kirol Elkartearen eskutik.
  • 11:00. Erretirodunentzako hamaiketakoa, Bizi Nahi elkartean.
  • 11:30. Haurrentzat herri kirolak, Emeterio Arrese parkean, Ibarrako gurasoen eskutik.
  • 16:00. Zirika Zirkus taldearen Aurkitu gabeko altxorra emanaldia, Emeterio Arrese parkeko Erraketistak pilotalekuan.
  • 17:00. Volley txapelketako finalaurrekoak eta finalak, San Bartolome plazan.
  • 19:00. Herri kirolak probatu eta gozatu, Ibarrako Sokatira elkartearen eskutik, San Bartolome plazan.
  • 22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
  • 22:45. Alurr Dantza Taldearen Laia emanaldia, Emeterio Arrese parkean.
  • 00:00. Iratzar taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.
  • 00:00-03:00. Eraso sexistarik gabeko gunea, San Bartolome plazan.

ABUZTUAK 27, IGANDEA, KUADRILLEN EGUNA

  • 09:00. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik.
  • 11:30. Kuadrillak San Bartolome plazan elkartuko dira.
  • 11:45. Oañe badeu kuadrilla berriari ongi-etorria: kuadrillen txupinazoa eta brindisa plazan.
  • 12:00. Kuadrillen kalejira Bonberenea txarangarekin eta Giroarte dultzaina taldearekin batera.
  • 14:30. Kuadrillen bazkaria Etxea nitxek kuadrillak antolatuta, Emeterio Arrese parkean.
  • 17:30. DJ Bull, herrian zehar kalejiran.
  • 18:00. Sokadun bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Beheko Bideko zelaian.
  • 22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
  • 23:00. Muxutruk taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.
  • 00:00. Desfasatuak kuadrillak piperra osasun etxetik San Bartolome plazaraino eramango du, eta ondoren erre egingo dute.
  • Ondoren. Muxutruk taldearekin dantzaldia izango da, San Bartolome plazan.

 

Ibarrako Udalaren jai egitarau ofiziala Chroma enpresak eta Tolosaldeko Komunikazio Taldeak elkarlanean egina izan da aurten ere. Ikusi hemen jai egitarauaren PDF-a.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!