Ibarrako Gazte Asanbladak prest du bere jai egitaraua

Ataria 2023ko abuztuaren 19a

II. Gazte Eguna antolatu dute abuztuaren 22rako; gainerako egunetan, kontzertuak izango dira gaztetxean.

Ibarrako Gazte Asanbladak herriko festetarako egitaraua antolatu du. Bigarren urtez, gainera, Gazte Eguna antolatu dute eta abuztuaren 22an izango da. Bazkariarekin batera, gazte eguneko kamisetak banatuko dituzte.

EGITARAUA

ABUZTUAK 22, ASTEARTEA, II. GAZTE EGUNA

  • 14:00. Bazkaria, San Inazioko frontoian.
  • 16:30. Jokoak, San Inazion.
  • 18:30. Debrass Band, herrian zehar.
  • 22:30. Kontzertuak gaztetxean: Mehatxuka eta Ukabil.
  • Ondoren. DJa.

ABUZTUAK 23, ASTEAZKENA

  • 00:00. DJ EO.

ABUZTUAK 23, OSTEGUNA

  • 00:00. DJ Enjoy.

ABUZTUAK 25, OSTIRALA

  • 22:30. Kontzertuak: LS, Likkle Selektah, Malec, Apanrapa eta ASO4.

ABUZTUAK 26, LARUNBATA

  • 00:00. DJ Little Martin Selektah.

ABUZTUAK 27, IGANDEA

  • 00:00. DJ Atenenas.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!