Portugalete taldeak Josu Ibarbia fitxatu du

Ataria 2021eko urtarrilaren 28a

Futbolari ibartarrak Bigarren B mailan dagoen talde bizkaitarrean jokatuko du.

Eskuin alboko atzelaria da Ibarbia, eta aurretik Bigarren B mailako hainbat taldetan aritutakoa da 25 urteko ibartarra: Realaren bigarren taldea, Real Union, UD Melilla, Amorebieta eta Arenas Club. Hain justu, aurreko denboraldian Arenas Club taldean jokatu zuen.

Portugalete taldeak azaldu duenez, Ibarbia 2. B mailan "eskarmentu handia" duen jokalaria da, eta "bere ezaugarriek primeran bat egiten dute taldearen beharrekin". Horrez gain, taldeko entrenatzailea den Asier Santanak ondo ezagutzen du Ibarbia, Realean egon zen garaian batera egon baitziren.

Aurreko uztailean Josu Ibarbiari egindako elkarrizketa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!