Komikigile finenek jaso dituzte sariak

Ataria 2020ko abenduaren 19a

Atzo iluntzean banatu zituen Galtzaundi euskara taldeak Galtzakomik lehiaketako sariak; lan guztiak ikusgai dira Ibarrako kultur etxean hilaren 30era bitarte.

Ibarrako plazako estalpean ez zen pertsona bakar bat gehiago ere kabitzen atzo iluntzean egin zen Galtzakomik lehiaketako sari banaketan. Aulki guztiak beteta ekin zioten ekitaldiari eta sariak jasotzeko irrika nabari zen askoren aurpegietan. 

Txandaka eta banan-banan, sariak jasotzeko tartea hartu zuten parte hartzaileek. Amaieran, talde argazkia atera ostean, kultur etxean jarri duten erakusketa ikustera joateko tartea hartu zuten gehienek. Aurten, 250 lan jaso dituzte, eta guzti-guztiak ikusgai izango dira kultur etxeko ordutegian, abenduaren 30era bitarte.

Ikusi hemen aurtengo irabazleak nortzuk izan diren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!