Andrea Prosper Moran irabazle Galtzakomik lehiaketan

Ataria 2020ko abenduaren 18a

'A puntutik B puntura: Noraezean' komikiaren puska bat. ANDREA PROSPER MORAN

Iruñearaino joan da 2020. urteko Galtzakomikeko 17 urtetik  gorakoen irabazlea. Andrea  Prosper Moranek jaso du saria gaur arratsaldean, Ibarrako  plazako arkupeetan A puntutik  B puntura: Noraezean lanagatik.

Pozik egoteko moduan dira Galtzakomikeko arduradunak. Orain artean antolatutako hamahiru edizioetatik aurtengoak eskuratu du parte hartzerik handiena. Guztira 250 lan jaso ditu Galtzaundi euskara taldeak antolatutako euskarazko komiki lehiaketak.

Yurre Ugarte idazle eta gidoilariak, Iñaki Matiarena Mattin marrazkilari eta ilustratzaileak, Joseba Antxustegietxarte komikilariak eta Idoia Olano euskara teknikariak jasotako lanak epaitzeko ardura izan dute. 

Honela, Andrea Prosper Moranen lana irabazletzat jotzerakoan ondorengo ezaugarriak azpimarratu nahi izan ditu epaimahaiak: «Komikiaren garbitasuna, aukeratutako gaia istorioan kokatzerakoan landutako sinpletasuna eta komikiaren alde dibertigarria». 

Komikiak ikusgai

Aurtengo osasun larrialdiak baldintzatuta, aurreko urteetako sari-banaketa ekitaldia, soilagoa izan da. Gaur, 19:00etan jaso dituzte komikilariek euren sariak Ibarrako plazako arkupeetan. Edonola ere, XIII. Galtzakomikek utzitako uzta denon eskura ikusgai egongo da, gaurtik eta hilaren 30era bitarte, Ibarrako kultur etxeko areto nagusian.

 

IRABAZLE ZERRENDA

17 urte gorakoak

1. SARIA. A puntutik B puntura: NORAEZEAN,  Andrea Prosper Moran (Iruñea).

2. SARIA.  Jainko 2.0, Javier  Navarro (Tolosa).

13-16 urte bitarte

1. SARIA.  Beti ez da dirudiena, June Iraola Alberdi (Villabona).

2. SARIA.  Influencer, Aitor Aristi Imaz (Irura).

Aipamena. Super heroi profesionalak, Maitane Ezquerro (Tolosa).

Aipamena. Eliza zaharra XVII.mendea, Mireia Larreta Perez (Ibarra).

Ibarrako onena. 688717445, Luana Favrin Azkue.

10-12 urte bitarte

1. SARIA.  Bakoitzari berea, Mokiren legea, Paula Ansorena Irizar (Tolosa).

2. SARIA.  Gure euskal otsoak, Izaro Etxegoien Lazkano (Ibarra).

Aipamena. Lasterketa puzkertia, Amets Pagola Celaya (Tolosa).

Ibarrako onena. Koko Moko, Amets Mendizabal.

9 urte arte

1. SARIA.  Ilargian, untxia agerian, Nora Ansorena Irizar (Tolosa).

2. SARIA.  Marteko birusa, Uxue Oiarbide, Paula Rodriguez, Leire Vega (Tolosa).

Aipamena. Euskal onddo Z, Ur Aristi Imaz (Irura).

Ibarrako onena. Lore eta bere irudimena, Haizea Aiestaran Mendieta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!